XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZ APURRAK Sinekdokeak Ramon Etxezarreta.

Ahaztutako ikaskizunen hautsak harrotzen pittin bat saiatu arren, titulua jartzerako garaian ezin du batek asmatu zer jarri behar duen, sinekdokeak ala metonimiak, edo biak Egia esateko esan behar dugunerako berdintsu.

Batxilerreko literaturako kurtsoetan ikasten hainbesteko lanak ematen zizkigun edo rollo hura.

Euskaldunak sinekdokea askotan erabiltzen dugu, geure pekatu bezala diot, hizkuntzan dorpezia gehiegirekin, ziur aski, eta bizitzako praktikan maiztasun eta abilezia iaioarekin.

Hala, guztiz da normala euskaldunez hizketan ari garenean Euskal Elkarte Autonomoko hiru Lurralde historikokoetaz lasai aritzea nafarrak eta ifarraldekoak guztiz alde batera utziz.

Edo politikoki abertzale definitzen direnetaz edo halatzat jotzen ditugunetaz aritzea, abertzale listoia komeni den lekuan eta altueran jarrita, gainerantzeko euskal hiritarrak ahaztuta, gainera espreski ahaztuta esango nuke nik.

Praktika politikoan adibideak guztiz jarri daitezke ugari.

Minoriek, zenbait sasoi eta aukeratan minoria izatea gauza gaitzesgarri ezik ohorezkotzat jo behar dela ahaztu gabe, edo gehiago ez direnek, edo gehiago izanik gainerantzeko inor ez legokeen gisan jokatzen dutenek, denen izenean hitzegin eta jokatzen dutenean gertatzen dira sinekdokea praktikatzearen ondoriorik krudelenak.

Adibide ezagun eta nardagarri bat jartzeagatik negoziaketa ospetsuarena jarriko genuke.

Zein da hatxebe, zein miliak, osoaren zati bat izanik, osoaren ordez aritu eta oihu egiteko?.

Baina kultura guztiek dituztenez beren artistak, Espainian ere sinekdokearen artistak sobran eta saltzeko dauzkate.

Eta egia esateko salduko balituzte hobe, hartara noizik eta behin telebista piztea edo periodiku bateko orrialdea zabaltzea kabreatzeko batere beldurrik gabe egingo genuke.

Eta joan den aste buruan pasa erazi dizkidaten tratu txar aldi pare bat ebitatu egingo genituen.

Lehenengoa Televisión Española izan zen Zine jaialdiko klausurako zeremonia ematerakoan zenbaiten Victoria Eugenia iritsi ezina esplikatzerakoan, izena ez beste zehaztasunik gabe.

Abertzale hitza beraiek ulertzen ez dute guztia identifikatzeko erabiltzen dute, eta beren ustez gure arazoan tiroak ez beste guztia ulertzen dute, beraz abertzalearen sinonimoak zein datekeen asmatzea ez da zaila.

Esker mila TVE, dozena bat urte daramazu ikasten eta oraindik ez duzu ingreso aprobatu.

Bigarrena denak asmatzen dituen ABC edo bere igandetako osagarriarena izan da.

Bere betiko jokamoldean Salburuako Alderdi Egunean espainiako banderaren presentzia eskatzen zion Ardanza jaunari, Alderdi Eguna itzuliz.

Tirorik botatzen ez dugunok abertzaleak ez garenez, eta gainera Alderdi Eguna geure Aberriaren eguna ez badugu, zer garen esango didazue.

Espainolak noski! Erantzungo du bizkortxioren batek.

Hitz lerdoak TVE eta ABCren pareko direnez....